..ZER DA DISLEXIA???

Dislexia , inteligentzia , motibazio eta eskolaketa normala duen ume batek, era normal baten ezin irakurtzea baldintzatzen duen nahastea edo eragozpena da.

 

Dislexiadun umeari irakurtzea kostatzen zaio; oso motel, geldiuneekin eta zuzenketekin irakurtzen du. Letrak lekuz aldatzen ditu, silabak alderanzten ditu, eta askotan hitzak ere asmatzen ditu.
Baina irakurketaren makanika desegoki hau badu ere, askotan irakurtzen duena ondo irakurtzen du. XIX. mendean zientzilari batzuk inteligente, ahozko lenguaian onak zirenak, irakurtzeko ordea, izugarrizko zailtasunak zuten umeei buruz idatzi zuten. Garai honetan  “eragozpen honi” “ahozko itsutasuna” ( ceguera verbal”) deitu zitzaion. Denbora luzez arazoa ikus-sisteman zegoela pentsatu zuten. Geroago trastornoaren  oinarria burmuineko lenguaiaren zentroetan dagüela konprobatu da eta ez ikustekoetan.
Hau da, dislexiadun umeek hain sarri egiten dituzten alderanzketak omisioak eta ordezkapenak, lenguaiaren burmuin sistemen arazoa dira. Zailtasun hauek bzitzan zehar aldatzen joango diren arren, dislexiak iraungo du. Zailtasun hauek sarritan handiagoak izaten dira, laguntza eta egokitzapenak falta direlako.

Dislexia ikasteko-zailtasunetatik ugariena da. Herrialde ezberdinetan egindako ikerketek, biztanleriaren %5 etik %15era jasaten dutela arazo hau diote. Hau horrela bada, ikasgelan dauden 25 ikasleetatik , 1 behintzat dislexiaduna izando da. Dislexiaren definizio asko dago, denak baliogarriak, baina bat bera ere guztiz erabatekoa.
Internacional Dislexia Association-aren arabera dislexia jatorri neurobiologikoa duen ikasteko zailtasun espezifikoa da. Irakur-idazteko ikasketan agertzen da, irakurtzeko prozesuan zailtasunak agertzen direlarik, baina baita ere idazketan eta ortografian ere; eta orokorrean , komunikazioarentzat asmatutako símbolo guztien ( letrak eta zenbakiak) dekodifikazioarekin zerikusia duen guztian.
Ikerketa guztiek Dislexia genetikoki trasmititzen dela esaten dute eta horregatik sarritan aurkitzen ditugu familietan pertsona bat baino gehiago dislexiarekin. Dislexiadun pertsona guztiek irakurtzen eta idazten ikas dezakete, metodología egokiarekin. Horregatik goiz-detektatzea izugarrizko garantiza du, zailtasunak larriago bihurtu daitezen. (Besteak beste prozesu guztiaren atzerapena, autoestima arazoak, ikaskideekin jarrera arazoak, irakaslegoarek  gaaizki ulertzeak,….).
Internacional Dislexia Association “en definizioa baino lehenago, 1075 urtean “World Federation of Neurology”-k dislexia hitza erabili zuen lehen aldiz. Momentu horretan azaldu zuten definizioa hurrengo izan zen:

“Inteligentzia egokia, aukera soziokulturalak eta eskolaketa normala izan arren, irakurtzen ikasteko zailtasunan agertzen diren trastornoa”

DSM Ivan (Psikologian eta psikiatrian erabiltzen dugun pastologia liburua), “Ikasketa zailtasun”en taldearen barruan dago sailkatua, “irakurketaren trastornoa” izenarekin azaltzen da.

ERIZPIDEAK:

  1. irakurketaren maila, irakurketa gaitasuna edo irakurketaren ulermena neurtzen duten test estandarizatuen bidez neurtuta, bere adinarengatik normala izan eta bere adinarentzat hezkuntza egokia jaso duen arrean, bere irakurtze-idazte maila baxuagoa denean.(bi urte).
  2. A erizpidean azalduta, atarramendu akademiko egokia  eragozten du.
  3.  Zentzuetako déficit bat ere badago, irakurtzeko zailtasunak handiagoak izando dira.,

 

Laburbilduz zera esan dezakegu: Dislexia irakurketa eta idazketaren trastorno espezifikoa da, ikasketa zailtasunetatik ezagunetarikoa eta ugarienetarikoa da.

 

Umeak irakkurketa – idazketa prozesua hasten duenean agertzen da, ustekabean, arazo emozionalak, kulturalak eta intelektualak zerikusi ez dutelarik.

Dislexia ez da , ez motibazio ez interes falta, ezta zentzuetako “ ez gaitasuna” ere. Arazo cognitivo bat da, eta hurrengo arloak dira zailtasunak dituztenak:

  • begi-kodifikaziotik hitz ( aho)-kodifikazioara pasatzeko pausua.
  • epe motzerako memoria.
  • ordenaren pertzepzioa.
  • sekuenziazioa.

Automatizatzeko zailtasuna da, bai irakurketan, bai ortografian eta askotan kalkuloan ere.

Argi dago dislexia zailtasun bat dela, baina argi gelditu behar da prozesu fonologikoan parte hartzen duten burmuineko eremuen disfuntzio bat dela soilik. Ez dago burmuineko lesiorik.

Mundua somatzeko era berezia da, hitz eta sinboloak interpretatzeko era desberdin bat, pertsona hauk ikasteko gaitasun ezberdin bat dute.